INGURUA
Arraitz-Orkin herria Nafarroa hezean deiturikoan dago, Ultzama haran berdean. Iruñetik iparrerantz, 25 km-ra.
ARRAITZ-ORKIN
Bai herrian bai auzoetan euskal herri-arkitektura deituriko estiloko etxetzar eder batzuk dira. Horietako zenbait “Principe de Viana” (Bianako Printzea) foru-instituzioak, ondare historiko-artistikoa zaintzeaz arduratzen denak, katalogatuak ditu.
Arkitektura zibilari eskeinitako “etxeak“atalean, esanguratsuenei aipamena egiten zaie.
Usadiari jarraikiz Arraitz herriak abeltzaintzan dihardu, hain zuzen esnetarako behi-azienda ustiategietan. Hori dela eta, hiru solairuko etxetzarrak dira. Era honetan erabiltzen ziren: beheko planta, aziendarako ikuilu gisa; lehenengo solairuan, etxebizitza eta goikoa, sabaia, ganadurako bazka-biltegia. Gaur egun, etxe haundi horiek zenbait etxebizitzatan zatitu izan dira familiaren artean.
















